Elorrioko Udalak egoera zaurgarrian dauden pertsonei mugikortasuna errazteko auzo-taxi zerbitzua eskatzeko edo berritzeko epea ireki du. Herrigunetik urrun dauden auzoetan bizi diren Elorrioko herritar guztientzat eskuragarri jartzen du zerbitzua udalak, 15.000 euroko aurrekontuarekin.
Zerbitzua eskatzaileen profilaren eta beharren arabera banatzen dute. Lehentasuna ematen zaie adinekoei, %33tik gorako desgaitasuna dutenei, aldi baterako mugikortasun murriztua dutenei eta errenta txikiagoak dituzten familia-nukleoei. Hauek 2,50 euro ordaintzen dute ibilbide bakoitzek, eta udalak bere gain hartzen du bidaiaren gainerako kontua, 9,50 euro gehienez.
Horrez gain, eskakizun horietatik kanpo dauden pertsonek ere jaso dezakete zerbitzua, ibilbide bakoitzeko 4 euro ordainduta, eta udalak gainerako 8 euroak ordainduta.
Auzolana sustatzeko laguntzak
Bestalde, elkarteen udal erregistroan inskribatuta dauden herriko elkarteek dirulaguntzak eska ditzakete auzolan egitasmoak garatzeko eta auzoetan dinamikak martxan jartzeko.