Elizaldeko tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora atera du Elorrioko Udalak

Anboto 2023ko mai. 8a, 13:28

Interesatuek maiatzaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataformaren bidez.

Elorrioko Udalak Elizaldeko kanpoko igerilekuetako tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora atera du. Udaletik jakitera eman dutenez, esleipendunak denboraldi bateko kontratua izango du, ekainaren 12tik irailaren 17ra arte. Eta beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du. 

Bestalde, honako arlo hauek kontutan hartuko dituztela azaldu dute: produktuak, prezioak, garbitasun-baldintzak, birziklapena sustatzea eta hondakinak gutxitzea, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!