Kooperatibaren izena eta logoa aurkeztu zituzten eta baita, honen helburuak ere. Helburuetako batzuk honako hauek dira: energia kontsumo ohiturak aldatuz, kontsumoa murriztea; eguzkia, haizea, lurraren beroaz, uraren indarraz... energia ekoiztu, gutxieneko aztarna ekologikoa sortuz; talde zaurgarrien energia-mendekotasuna gutxitzea; autokontsumoa bultzatzea eta Elorrioko ekonomia sustatu herrian inbertituz.
Bestalde, kooperatibako kideek udalaren sostengua dutela jakitera eman dute eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatu diete.