'Emakumeak oholtzan XXI. Mendean' izenburupean, emakume artistak ardatz dituzten jardunaldiak antolatuko dituzte Elorrion. Musika Eskolak eta Elorrioko Udalak elkarlanean antolatu duten ekimenaren helburua emakume musikariek, oholtzetan duten presentziaz eta artisten egoeraz hausnartzea eta ikastea da. "Musika eskoletako ikasle gehieneak emakumeak dira, baina errealitate hori ez da esparru profesionalean islatzen", adierazi du Gaizka Peñafiel Musika Eskolako irakasleak.
Lehenengo jardunaldia, 'Emakumeak musikagintzan', bihar izango da. 18:00etan, Arriola Antzokian. Leire Vargasek gidatuko duen solasaldian Nerea Alberdi konpositore, orkestradore eta moldatzaileak, Ane Legarreta orkestra zuzendariak eta Irati Bilbao abeslariak parte hartuko dute.
Hurrengoa, berriz, hilaren 31n izango da. Hilaren 31koa solasaldia 'Emakumeak oholtzan' izango da eta bertan Lide Hernandok, Esti Markezek eta Uxue Amonarrizek parte hartuko dute. "Esparru desberdinetako artistak gonbidatu nahi izan ditugu: rocka egiten dutenak, erromerietan ibiltzen direnak... Askotariko egoerak bizi ditzakete, eta aberasgarriak izango dira beraien testigantzak euren errealitatea hobeto ezagutzeko", gaineratu du Peñafielek.
Jardunaldian parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da, elorrioko.musikaeskola@gmail.com helbidera idatzita. "Ia denon artean Arriola eta Musika Eskola argiztatzen dugun", gehitu du Alazne Mendizabal zinegotziak.