Elorrioko Udalak 20.000 euro ipiniko ditu herriko merkataritza eta komertzio txikiak sustatzeko. Bonuak 18 urtetik gorako pertsonentzat izango dira eta bakoitzak bonu bi trukatu ahal izango ditu. Bonuekin, 30 euroko erosketa batengaitik 20 euro ordainduko dituzte herritarrek.
Erosketak komertzio bakarrean edo bitan egin ahalko dira; betiere, kanpainara atxikitutako negoziak badira. Guztira, Elorrioko 32 komertzio atxikitu dira kanpainara.