Arespakotxaga jauregiko parkea hobetzeko lanak abiatu dituzte Elorrion

Anboto 2023ko api. 27a, 12:00
Argazkia: Mikel Amundarain.

Herritarrek aurrekontu parte-hartzaileetan aukeratutako proiektuetako bat da. 

Arespakotxaga Jauregiko parkean lanak egiten hasi da Elorrioko Udala, gune seguruagoa eta erakargarriagoa egin asmoz. Udaletik azaldu dutenez, espazioak mugatzen zituzten txapak kentzen eta lurra konpontzen ari dira. 

Bestalde, udaletik jakitera eman dute proiektu honek herritarrek egindako eskaerari erantzuten diola; izan ere, 2023ko aurrekontu parte-hartzaileetan boto ugari jaso zituen proposamen honek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!