Jaime Ocaña aktoreak La Veroren istorioa kontatuko du gaur, Arriola antzokian. Artista aragoiarrak umorez beteriko biografia aurkeztuko du Elorrion. Fikziozko pertsonaia izan arren, La Vero 70eko eta 90eko hamarkadetan zehar Aragoin oso ezaguna bilakatu zen. La Palmira vedettean oinarritzen da, baina ez du bere istorioa bakarrik kontatuko Confesiones de una Vedette Furibunda lanean. Ocañaren berbetan, garai hartako Aragoiz jardungo da, orduko protagonistak gogoratuko ditu, umoreaz gainera xamurtasuna eta nostalgia gordetzen dituen kontakizunean.
Diziplina ugari jorratzen duen artista da Jaime Ocaña, eta, kasu honetan ere, antzezteaz gainera, zuzeneko musikaz ere arduratuko da Aragoiko artista. Ikusleek tonadillez eta pasodobleez gozatu ahalko dute; Ocañak berak idatzi du obrako testua eta berak zuzentzen du. Catalina Pueyok lagundu dio.