Elorrioko Udalak 15.000 euro ipiniko ditu negozio berrien irekiera sustatzeko

Anboto 2023ko api. 19a, 12:46

Negozio berrien irekiera eta belaunaldi-erreleboa sustatu gura ditu Elorrioko Udalak. 

Komertzioek herrian duten garrantziaren jabe izanda, udalak, beste urte batez, 15.000 euroko laguntza ekonomikoa onartu du merkataritzako lokalak berraktibatzeko. Diru laguntza 2023ko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango da. Ekimen guztiek izango dute laguntza ekonomikoa eskatzeko aukera, baina herriguneko lokaletan gauzatutako proiektuei emango zaie lehentasuna.  Aldi berean kontuan hartuko dira auzoetan eta merkataritza dentsitate txikiko inguruetako oinarrizko premiak estaliko dituzten proiektuak. 

Dirulaguntza deialdiaren oinarrietan zehaztutako irizpideen arabera erabakiko da jasoko duten zenbatekoa, betiere, gehienezko dirulaguntza 4.000 eurokoa izanik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!