Elorrioko Gaztetxeak 'Mamuon Jaixa' ospatuko du ekainaren 17an

Anboto 2023ko api. 17a, 10:34
Elorrioko Gaztetxearen 35. urteurrena ospatu zuteneko irudis (Argazkia: Elorrioko Gaztetxea)

Herri osoan banatuta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Elorrioko Gaztetxeak, 'Mamuon Jaixa' ospatzeko.

Elorrioko Gaztetxeak 35. urteurrena ospatu zuen, otsailean. Mozorrotzeko gonbita egin zuten orduan. Oraingoan, Mamuon Jaixa parte hartzera deitu ditu elorriarrak. "Egun berezia" izan dadin gura dute, "denontzako egun berezia". Eta horretarako ekitaldiz betetako egitaraua osatu dute: herri bazkaria, pilota eta pala partida, azoka, kontzertuak, txaranga.....

 

EGITARAUA

  • 10:00 Azoka, Arbola parkean.
  • 11:00 Umeentzako ekintzak, plazan.
  • 12:00 Pelota eta pala partidak, plazako frontoian:
    Haizea Irañeta-Irune Inunziaga eta Garazi Agirresarobe-Malen Berrueta (palan).
    Azkarraga-Urizar eta Salaberria-Larrinaga Bikuña (pilotan).
  • 14:15 Bazkaria, elizpean (txartelak 15 euroan salgai apirilaren 6tik aurrera).
  • 17:00 Txaranga Txorongo
  • 18:00 Neallta Folla, Errebonbilo kalean.
  • 19:30 Lokatz Hi-FI sound system, Ganondon.
  • 20:00 Afaria, Ganondon.
  • 22:00 Kontzertuak, Ganondon: Mutiko,Tantta&Denso + La Inquisicion + Xiberoots
  • 03:00 Itzaletan Sua DJ-a, Gaztetxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!