Elorriok Itsasne Larruskain aurreralia omendu zuen zapatuan, Elorrio - Alaves B partiduaren aurretik. Aurrelari abadiñarrak oraintsu, Cantera Deportiva kirol-aldizkariak ematen duen Urrezko Baloia jaso du, eta horregatik klubak omenaldia egin zion.
Horren ostean, Eleizaldera bertaratu zirenek partidu polit bat ikusteko aukera izan zuten. Justua berdinketa izango zen arren, azkenean, etxekoek 0-1 galdu zuten. Eta epailearen erabakiek haserrea eragin zuten Eleizalden.