1937ko maiatzaren 31n, Aviazone Legionaria 213 zenbakidun eskuadrilla faxistak Elorrio bonbardatu zuen. Eskuadrilla Soriatik irten zen, eta, guztira,158 bonba, 5.300 kilo bonba lehergarri eta 560 bonba su-eragile bota zituen. Gaur, maiatzak 31, 86 urte beteko dira gertakari hartatik, eta hori gogoratzeko, memoria ibilbidearen inaugurazioa egingo dute. Inaugurazioa 19:00etan izango da, 'Zalduntzi plazan', Berriotxoa eta San Juan kaleen arteko parkean.