21 emakumek hartu dute parte 'Zaintza barik, bizitzarik ez' proiektuan, Elorrion

Anboto 2023ko mar. 30a, 15:20

Aurten ere Zaintza barik, bizitzarik ez egitasmoa antolatu du Elorrioko Udalak, osasun zentroko erizain eta medikuekin, Kainabera elkartearekin eta Elorrioko Bilgune Feministarekin batera.

Formakuntza mendekotasuna duten pertsonen zaintzan diharduten 21 emakumek jaso dute , Cony Carranza hezitzaile feministaren eskutik. Guztira 10 saio egin dituzte; sei ezagutza sanitarioak eskuratzeko eta lau ahalduntze prozesuak garatu eta emakumeen arteko aliantzak estutzeko. 

Alazne Mendizabal Berdintasun zinegotziak azpimarratu du Elorrio atseginagoa bilatzeko helburuaren baitan, ezinbestekoa dela komunitate-sarea ehuntzea eta zaintza lanen garrantziaz jabetzea. "Herri mailako kontzientzia sortu nahi dugu, zaintza lanak erdigunean jarri eta herriko bizitzan zein herritarrengan duen garrantzia azpimarratuz", gaineratu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!