Elorrioko Gazte Topaguneak iraun bitartean autoen sarrera irteerak saihesbidetik egin beharko dira

Anboto 2023ko mar. 28a, 12:01

Elorriok apirilaren 6tik 9ra Gazte Topagunea hartuko du eta udalak herrian izango duen eraginaren berri eman du. Ekintzak herriko hiru gunetan banatuko dira; San Agustinen, plaza inguruan eta San Jose Inguruan.

 

San Agustin inguruan, zehazki kamioien aparkaleku publikoan, kontzertuak eta bestealkao ekitaldiak egongo dira gauez. Hori dela eta, trafikoa araututa egongo da Topaguneak iraun bitartean eta saihesbidea izango da herrira satzeko eta irteteko bidea. Hala ere, auzoko bizilagunek eta Eroskiko eta hoteleko langileek eta bezeroek pase bereziak izango dituzte. 

Bestetik, plaza inguruan ere, Ganondon, frontoian eta aparkalekuan hainbat ekitaldi izango dira eta San Jose inguruan, aire zabaleko jarduerak egongo dira, baita furgonetentzako aparkalekua ere. Plaza ondoko aparkalekuari dagokionez, hilaren 31tik aurrera itxita egongo dela jakitera eman dute udaletik, bertak otorduak egiteko karpa jarriko baitute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!