Akadantzen lehiatuko direnek funky, house, urban dance, hip hop, break dance, locking eta popping doinuekin erakutsiko dute euren gaitasuna. Lehia egon badagoen arren —Barakaldon maiatzaren 6an izango den jaialdian parte hartuko du irabazleak— erritmo urbanoen zaleen topagunea dira, batez ere, Akadantz eta Break On Stage. “Taldeek lan egiten jarraitzea bultzatu gura dugu eta uste dugu horretarako aukera ona dela Arriolaren moduko antzoki batean euren lanak erakutsi ahal izatea”, diote Elorrioko Arriolatik. Protagonisten dantzak baloratzeko, hainbat gaitasun puntuatuko dute: originaltasuna, sormena, koreografiak egiteko trebezia, eta musika sinkronia.
Akadantz jaialdia zapatuan izango da, 17:30ean, Arriola aretoan. Sarrera guztiak salduta daude jada. Break On Stage jaialdia jaio zen; hala ere, azken urteetan Bilbon eta Barakaldon egin izan da; Europan oihartzuna duen jaialdia da.
Jaialdia, Barakaldon
Break On Stage jaialdia Barakaldon egingo da beste urte batez. Antolatzaileek egun osoko jaialdia prestatu dute, dantzazaleen gozamenerako. 14:00etan hasita, dantza borrokak egongo dira frontoian; 16:00etan, scooterren freestyle erakustaldiak egingo dituzte, Lasesarreko skate parkean. Bestalde, 18:00etan dantza jaialdia izango da, Barakaldo antzokian. Eguna borobiltzeko, 20:00etan kontzertua egongo da, herriko plazan.