Eloise Manga elorriarra Euskadiko txapeldun geratu da 20 urtez azpiko mailu-jaurtiketan

Anboto 2023ko mar. 16a, 09:59
Eloise Manga erdian, Durangoko podiumean.

Joan zen asteburuan gazte mailetako jaurtiketa luzeen Euskadiko txapelketa lehiatu zuten Durangon eta Durango Kirol Taldeko (DKT) hainbat kirolarik dominak eskuratu zituzten.

Guztira, urrezko lau domina eta zilarrezko bat irabazi zituzten. Urrezko dominetako bat Eloise Manda Sambou elorriarrak jantzi zuen lau kiloko mailu-jaurtiketan eta 20 urtez azpiko kategorian. Bere marka honako hau izan zen: 39.01. Alde handia atera zien aurkariei. Bigarren sailkatutako Irune Mera (Lea La Blanca taldea) lau metro baino gehiagora geratu zen: 34.90.

Urrezko beste hiru dominak honako hauek dira: Sarai Larrinaga etxebarriarra eta eta Aratz Martinez ondarrutarra disko-jaurtiketan eta Fernando Piñeiro bilbotarra mailu-jaurtiketan. Larrinagak eta Piñeirok Espainiako txapelketan parte hartuko dute, apirilaren 1ean, Castellon.

Zilarrezko domina Itoitz Hernandez abadiñarrak irabazi zuen disko-jaurtiketan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!