Kamioi eta auto baten arteko istripua gertatu da Kanpazarren

Anboto 2023ko mar. 3a, 14:25

Istripuaren irudia (@BomberosIurreta)

Istripuak ez du zauriturik eragin.

Gaur, 13:50 inguruan, kamioi eta auto baten arteko istripua gertatu da Kanpazarreko N-636 errepidean, Elorriorako noranzkoan. Suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. Istripuak ez du zauriturik eragin, suhiltzaileek sare sozialetan jakinarazi dutenez. 

Errepidea garbitu arte errei bat itxita egon da eta bestetik bideratu dute trafikoa. Ez da auto ilara handirik izan, Ertzainen esanetan. 

Istripua gertatu den tokia gorriz markatuta (@BomberosBizkaia)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!