Energiaren esparruan Elorrio burujabe bihurtu asmoz energia berriztagarrien komunitatea sortu da Elorrion, herria energia berdez elikatzeko gai izan asmoz.
Anbotopeko elkarteak antolatutako hitzaldi batetik sortutako taldea da. "Hitzaldiaren ostean, gobernu taldeko kideok argi ikusi genuen udala proiektuaren sustatzailea eta laguntzailea izan behar zela, udalak komunitateko eragileekin batera, lidergoa hartu behar zuela trantsizio energetiko demokratiko eta justu bati ekiteko", azaldu du Maria Herrero zinegotziak.
Kooperatibaren bazkide sortzaile izatea aho batez onartu zuen udalbatzak. "Adostasun politikoa azpimarratu nahi dugu; pisu sinboliko handia du. Hemendik aurrera, orain arte bezala, lanean jarraitu behar dugu, proiektu sendotu eta Elorrioko herritarrentzat onuragarria izan dadin", gehitu du Herrerok.