Gaur eguerdira arte zegoen aurreikusita sentsibilizazio kanpaina. Buruagaren berbetan, tamaina handiko hondakinen bilketa Mankomunitateari dagokion arren, brigadako langileek urteak daramatzate epez kanpo utzitako hondakin horiek jasotzen. "Ahalegina egin dugu mankomunitateari tamaina handiko hondakin hauek jasotzeko egun kopurua handitu ditzala eskatuz, eta baita herritarrei informazioa helaraziz ere, eta ez gara nekatutako herri atsegin eta garbia lortzeko saiakeran. Elorrio txukun mantentzea denon ardura da".
Elorrion hileko bigarren eta laugarren asteetan, martitzeneko 20:00etatik eguazteneko 07:00ak bitartean batzen dira tamaina handiko hondakinak. Udalaren arabera, baina, data horiek "ez dira errespetatzen". Aurrerantzean, hondakinak "bertan uztea" erabaki du Elorrioko Udalak, "Mankomunitateak dagokionean jaso arte. Apustu irmoa da. Hori da errealitatea, herritarrak egoeraz jabetzea gura dugu, kontzientzia hartzea".