Zaintzaren eremuan jarduten dutenentzako aholkularitza zerbitzua zabalik dago Elorrion

Anboto 2023ko ots. 14a, 11:48

Urte osoan zehar emango da zerbitzua Elorrion. 

Etxeko lanaren eta zaintzaren eremuan lan egiten duten pertsonei eta haien enplegatzaileei informazioa, aholkularitza, prestakuntza eta topaketarako espazioa eskaintzeko ematen duten zerbitzua zabalik dago dagoeneko Elorrion. 

Udaletik jakitera eman dutenez, herritarren bizitza hobetzea dela aholkularitza honen ardatza. "Jendartea antolatzerako orduan, erantzukidetasuna eta bizitzaren iraunkortasuna izan behar dira gakoak. Hala, guretzat ezinbestekoa da Elorrioko etxeko langileen zein zaintza-lanetan jarduten duten emakumeen lan, gizarte eta bizitza egoera hobetzea eta lan-eskubideei buruzko informazioa ematea, besteak beste", adierazi du Alazne Mendizabal zinegotziak. 

Saioak aurrez aurrekoak izango dira, hilean behin. 10:00etatik 15:00etara (martxoak 3 eta 31, maiatzak 5,  ekainak 2, uztailak 8, irailak 8, urriak 6,  azaroak 3 eta abenduak 1).  Honetarako aurrez izena eman beharko da: asesoria@mujeresconvoz.com helbidean edo 655 603 809 telefonoan. 

Aurrez aurreko saioez gain, guneak kontsulta telematiko laburrei erantzuteko funtzioa ere izango du.Kontsultak 24 orduren barruan erantzungo dira mezu elektronikoz edo whatsapp bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!