80 urtetik gorako herritarrek jatetxeetan erabiltzeko bonuez gozatu ahal izango dute Elorrion

Anboto 2023ko ots. 13a, 11:30

Argazkia: www.elorrio.eus

Programan parte hartzen duten herritarrei 22 bonu emango dizkiete. 

Elorrioko Udalak berriro ere martxan jarri du Nagusi Aktiboak Jantokiak programa. Hau da, 80 urtetik gorako pertsonek herriko jatetxeetan eguneko menuez merkeago gozatzeko aukera izango dute. Kanpainara herriko hiru jatetxe atxikitu dira: Tanger, Guria eta Batzokia. 

Udaletik jakitera eman dutenez, programan parte hartzen duten herritarrei 22 bonu emango dizkiete, beraien pentsioaren zenbatekoa eta familia unitatea osatzen duten kide kopurua kontuan hartuta. Udalak egindako ekarpenak sei edo zortzi euroko balioa izango du bonu bakoitzean, eta kanpainan atxikitu diren hiru jatetxeetan erabili ahako dira. "Aurten udalak menu bakoitzerako ekarpena handitu du. Halako egitasmoak oso garrantzitsuak dira sozialki eta ekonomiko ekarpena egiteko", azaldu du Maria Herrero alkateordeak. 

Programan parte hartu nahi duten pertsonek udaletxean bertan aurkeztu beharko dute eskaera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!