Dinamizatzaile batek lagunduta, 0 eta 3 urte bitarteko haurrek eta beraien gurasoek irakurketaz elkarrekin gozatzeko espazioa martxan da berriro Elorrion. Hiru saio egingo dituzte, bata otsailaren 28an, bestea martxoaren 28an eta azkena apirilaren 25ean. Eta gainera haurrak bi taldetan banatuko dituzte: lehenengo taldea 0-2 urte arteko haurrek osatuko dute, 17:00etatik 17:45era. Eta bigarrena, 2-3 urtekoek, 18:00etatik 18:45era.
Ekintza honen helburuak, gozamena sustatzea, gurasoak trebatzea eta erremintak ezagutaraztea dira, besteak beste.
Izen ematea, aldez aurretik egin beharko da Elorrioko Udal Liburutegian, 94 603 30 32 telefonora deituta edo liburutegia@elorrio.eus helbidera idatzita.