Martxo erdialdera bitartean Hazigunean egingo diren ekimenen berri eman dute

Lehenengoa bihar izango da, otsailak 2. Itziar Gamero ipuin kontalariak saioa eskainiko du.

Martxo erdialdera bitarteko egitaraua aurreratu du Haziguneko taldeak Elorrioko Udalak lagunduta. Hazigunea 0 eta 6 urte arteko umeak dituzten familientzako txokoa da. 

EGITARAUA

Otsailak 2, 18:00etan: Itziar Gamero ipuin kontalaria
Otsailak 8: Tenperekin margotzen
Otsailak 23, 18:00etan: Lehen sorospen ikastaroa
Martxoak 13: Argia eta koloreak familian lantzeko saioa, Olgetako Itsaso Pagoagaren eskutik
Martxoak 15: Sukaldaritza tailerra
Martxoak 23: Arauak eta limiteak izeneko hitzaldia. Alboan elkarteko Janire Jaioren eskutik

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!