Julene Inunciaga, Haizea Irañeta eta Elene Garcia Euskal Herriko pala txapeldun

Anboto 2023ko urt. 29a, 15:21

Kadete mailan lortu dute garaipena Elorrioko pilota klubeko kideek. Txapelketako partidu guztiak irabazi dituzte.

Atzo arratsaldean Gasteizko Ogeta frontoian Euskal Herriko nesken pala txapelketako finalak jokatu ziren, gomazko pilotarekin. Bertan, kadete mailan Elorrioko klubeko kideek garaipena eskuratu zuten. Elene Garcia atxondarrak eta Julene Inunciaga eta Haizea Irañeta elorriarrek txapelketako partidu guztiak irabazi dituzte. Finalaren aurretik 9 partidu jokatu zituzten, eta bederatziak irabazi zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!