Lehendakarigaiaren inbestidura saioa, Arriolan

Aritz Maldonado 2023ko urt. 27a, 12:00
@txalo

Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira antzezlaneko protagonistak; gaur izango da emanaldia, 20:00etan. 

Iker Galartza lehendakari hautatu berria inbestidura saioa prestatzen dabil, baina azken orduan arazo bat sortuko zaio, kendu ezineko tik bat. Hori konpondu guran, Zuhaitz Gurrutxaga psikiatra kontratatuko du. Hori da Txalo konpainiaren Lehendakarigaia antzezlanaren abiapuntua. Bien arteko solasaldien bitartez, tika konpontzen ahaleginduko dira. Umetako oroitzapenak eta lagun arteko hartu-emanak izango dituzte hizpide solasaldian, besteak beste. Antzezlana orain urtebete estreinatu zuten, Hondarribian (Gipuzkoa), eta ordutik 40 bat emanaldi egin dituzte Euskal Herrian; besteak beste, Durangon, Berrizen, Zarautzen eta Azkoitian. 

Obraren jatorrizko testua Ramon Madaula aktore katalanarena da, eta hura moldatu du Txalo konpainiak; gidoia Martin Agirrek euskaratu du. Antzezlana 20:00etan hasiko da eta sarrerak Arriolan bertan erosi daitezke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!