[EGITARAUA]: Otsailaren 18an mozorrotuta ospatuko dute Elorrioko Gaztetxearen 35. urteurrena

Anboto 2023ko urt. 26a, 09:04
Iazko urteurreneko argazkia (@elorrixokogaztetxea)

Otsailaren 18an ospatuko dute Elorrioko Gaztetxearen urterrena. Gaztetxetik jakitera eman dutenez, mozorrotuta ospatuko dute. Gaia: zuri & beltz izango da. Bestalde, bazkarirako tiketak otsailaren 14a baino lehen erosi beharko direla azaldu dute. Gaztetxean, Parran, Portan eta Bikalen daude salgai. 

EGITARAUA

12:30 Karropoteoa (Gaztetxetik)
14:15 Omenaldia San Josen
17:30 Bazkaria EEC-n
17:30 Argazkia (Gaztetxean)
Aurkezpena (Gaztetxean)
Ondoren Mozkor Alaiak
Ainhoa & Selektah 9MM
22:30 Kontzertuak: 
Amona
Kontralde
DJ Gorriontxu eta Laztana

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!