Elorrion 8.550 litro olio birziklatu dira 2022an

Anboto 2023ko urt. 25a, 13:59

Olioa jasotzeko hiru makina daude Elorrion: Julian Ariño kalean (Eroski), Ibarra kalean eta Nizeto Urkizu aparkalekuan. 

Etxean erabilitako olioa birziklatzeko sistemak emandako datuen arabera, elorriarrek 8.550 litro olio biziklatu zituzten iaz. "Ingurumena babesteko eronkari bete-betan heldu nahi diogu, eta hondakinak egoki kudeatzea ezinbestekoa da horretarako. Bitartekoak jartzen jarraituko dugu birziklatzea erraza izan dadin eta guztion kontzientzia lantzeko eta inplikazio sustatzeko", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!