Sketchcrawl ekimenak dozenaka marrazkilari batuko ditu Elorrion

Anboto 2023ko urt. 23a, 10:27

Kalera irten, gustuko txoko bat aukeratu eta hura marraztu, horixe egingo dute urtarrilaren 28an Elorrion. Elorrioko Eskulan Taldeak antolatuta, dozenaka margolari batuko dira Elorrion Sketchcrawl ekimenaren barruan. 

Eskulan taldekoek egun osoko egitaraua antolatu dute urtarrilaren 28rako. 10:00etan emango diote hasiera egunari, plazan. 12:00etan, Alkartu elkartean salda beroa hartuko dute eta bazkaltzera joan arte Kurutziaga inguruan marrazten arituko dira. 14:30ean, Tanger tabernan bazkalduko dute eta 16:00etatik 18:00etara bitartean marrazten jarraituko dute. Antolatzaileek bertaratzeko deia egin diete herritarrei, eta aurrez izena ematea beharrezkoa dela jakinarazi dute. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 25a da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!