Txakurtegian dauden eta adopzioa behar duten bi txakurren mantenua bere gain hartu du Elorrioko Udalak. Udaletik jaktiera eman dutenez, bata Sabueso arrazakoa da, zortzi urte ditu eta arra da. Bigarrena Malinois arrazako artzain belgiarra da, hiru urte ditu eta emea da.
Txakurrak adoptatzeko interesdunek Udaltzaingora deitu (94 682 02 18 edo 657 79 23 83) edo Zaunk elkartearekin harremanetan jarri beharko dute (94 681 06 16 edo info@zaunk.com).