Elorrioko hainbat kaletako argiteria LEDera aldatuko dute

Anboto 2023ko urt. 17a, 11:44

Goieta, San Juan, Morgaondo, Txanberi, Aduetxeta, Nizeto Urkizu eta Padura kaleetan egingo dira lanak. 

Datozen hiru asteetan, Goieta, San Juan, Morgaondo, Txanberi, Aduetxeta, Nizeto Urkizu eta Padura kaleetako argiteria LED teknologiara aldatuko da. Udalak 2018an hasi zen energia trantsizioaren erronkari heltzeko lanekin, eta ordutik 450 argi puntu baino gehiago aldatu dira. "Apurka-apurka argiteria publikoa LED teknologiara egokitzen ari gara, energiaren erabilera eraginkorragoa lortuz", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. 

Proiektuak orotara 139.469 euroko aurrekontua du, eta Bizkaiko Foru Aldunditik 56.000 euroko laguntza jaso du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!