[ARGAZKI GALERIA]: Urtarrilaren 29an Memaian zuhaitz landaketa egiteko eremua prestatu dute

Anboto 2023ko urt. 16a, 13:02

Elorrioko Udalak erosi behar dituen lursailetan 300 zuhaitz landatuko dira. Urtarrilaren 29an egingo dute landaketa.

Bertako basoak eta zuhaitzak sustatzeko asmoarekin, zuhaitz landaketa antolatu du Elorrio-Atxondo Baso Biziak elkarteak, Elorrioko Udalaren babesarekin. Landaketa auzolanean egingo da urtarrilaren 29an, Memaian. Baina, zapatu honetan, hilaren 14an, eremua prestatzen ibili dira. Udaletik jakitera eman dutenez, zuloak egin, markatu eta eremua prestatu dituzte, besteak beste. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!