Elorrioko skate parkea erabilgarri dago jada

Anboto 2022ko abe. 28a, 16:19

Urtarrilaren 7an skate eta surf skate ikastaroa egingo dute umeei eta nerabeei begira. 10:30etatik 13:30etara izango da. Materiala antolatzaileek ipiniko dute.

Elorrioko Udalak jakinarazi duenez, honezkero erabilgarri dago San Roke eta Betsaide artean eraikitako skate parke berria. Abenduaren 23an zabaldu zuten azpiegitura, eta lehendabiziko egun hauetan parkeak "harrera ona" izan duela adierazi dute. Pista diseinatzeko gazteen parte hartzea izan dute kontua. Azpiegitura 620 metro karratu zabal da, eta aukera aproposa eskaintzen du patinatzen hasi gura duenarentzat zein trebatuagoak direnentzat.

Ikastaroa

Umeek eta nerabeek skate arloan trebatzeko aukera izango dute urtarrilaren 7an. Udalak skate eta surf skate ikastaroak antolatu ditu. Ikastaroak urtarrilaren 7an izango dira 10:30etatik 13:30etara, eta materiala antolatzaileek ipiniko dute. Eguraldiak laguntzen badu egingo dute ikastaroa eta ez dago izena aurrez zertan eman. Idoia Buruagaren berbetan, skate arloaren "oinarrizko ideiak" eskainiko dituzte ikastaroan, "skate pistak eskaintzen dituen aukerak" ezagutarazita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!