Xabier Malasetxebarria elorriarra, Naufragoak telebista saioko finalean gaur

Anboto 2022ko abe. 27a, 20:48

Xabier Malasetxeberria (eskuman), 'Nava' lagunarekin batera. (Argazkia: EITB)

Elorriarrak beste bi aurkari izango ditu ondoan: Mikel eta 'Jabata'. Finala 22:30etan emitituko dute ETB1n.

Irailaren 27an emititzen hasitako realitya gaur ailegatuko da amaierara. Euskal Telebistaren lehenengo kateak Naufragoak saioaren finala emitituko du gau honetan. Finalean elorriar bat egongo da, lehia irabazteko asmotan: Xabier Malasetxebarria. Berak eta bere lagun Juan Pablo Marías 'Nava' -k hainbat abentura bizi izan zituzten saioaren hasierako asteetan. Finalera, baina, Malasetxebarria baino ez da ailegatu. Azken honek bi aurkari izango ditu finalean: 'Jabata' eta Mikel. Bizkaitarrak biak. 

Naufragoak Euskal Telebistaren abentura eta biziraupen realitya da. Honakoa du bere lehenengo denboraldia. Saioa Karibeko uharteetan girotua dago eta Hostoil ekoiztetxeak ekoiztua dago. Lur Errekondo eta Iñigo Vicens dira saioaren gidariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!