Los Alakranes del Norte elkartea han-hemenka dabil azken asteotan, Errege Egunerako egitasmo bat dela eta. Elkarteak hiru otzara solidario zozkatuko ditu urtarrilaren 6an. Dendariek, herritarrek zein artisauek eskainitako produktuekin osaturiko otzarak izango dira gzuztiak, eta errifekin baturiko dirua Aspanovas elkartera bideratuko dute. Elkarte honek haur minbiziaren kontrako lana egiten du Bizkaian. Otzaren zozketa Elorrioko Giroa tabernan egingo dute, urtarrilaren 6an, arratsaldeko 20:00etan.