Udaletik jakitera eman dutenez, ikasketarako egokia eta atsegina izateko diseinatuko da gela, eta ordutegi zabala izango du. Gelak 100 metro karratu izango ditu, eta aspaldiko eskariari erantzuna emateko, danborradako materiala ere bertan gordeko da.
Lanek 217.029 euroko aurrekontua izango dute. Eta bost hilabeteko epean egingo dute.