‘Argi gorriak’ taldeak eta 'Elorrion pediatriaren defentsan dauden amak' deituta mobilizazioa egin zuten atzo Elorrion. “Osasungintza publikoa nahi eta behar dugu; horregatik, bere defentsan mobilizatzen jarraitzeko deia egiten dugu. Kalitatezko Osakidetza aldarrikatu behar dugu”, adierazi dute mobilizazioaren deitzaileek.
Bestalde, beraiek aldarriak honako hauek direla azaldu dute: lehen mailako arretaren egoera larria eta ospitaletako arretaren gainkargarekin amaitzea, lehen egunetik pediatra eta familia medikuen absentzia guztiak ordezkatzea, ginekologia-zerbitzua herrian izatea, proba disgnostikoetan dagoen atzepenagaz amaitzea, pediatraren edo medikuaren arreta azkarra bermatzea, gaixo kritikoentzako anbulantzia medikalizatua, plantillak berehala indartzea eta osakidetzaren aurrekontua handitzea, besteak beste.