Santxibiri lasterketa egingo dute domekan Elorrion

Anboto 2022ko abenduaren 14a

Urteroko ohiturari eutsiz, domekan, abenduak 18, Santxibiri lasterketa herrikoia egingo dute Elorrion. Nagusien lasterketari dagokionez, 5,5 kilometroko proba da eta 12:30ean izango da. 

Haurren lasterketa, berriz, 12:00etan hasiko dira. Hiru talde egingo dira: eskolakoak A (2012 edo beranduago jaioak), eskolakoak B (2010-2011 urteetan jaioak) eta eskolakoak D (2008-2009 urteetan jaioak). 

Parte hartzea doakoa da, baina izena ematea derrigorrezkoa izango da. Izen-ematea aurrez egin ahalko da kirolprobak.com helbidera idatzita eta baita barikuan zein zapatuan, 11:00etatik 13:00etara udaletxean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!