'Osasunarekin ez da jolasten' lemapean mobilizazioa egingo dute Elorrion

Anboto 2022ko abe. 12a, 12:30

Abenduaren 15ean izango da, 18:00etan Elorrioko plazan. 

'Osasunarekin ez da jolasten' lemapean elkarretaratzea egingo dute abenduaren 15ean Elorrion. "Osasungintza publikoa nahi eta behar dugu; horregatik, bere defentsan mobilizatzen jarraitzeko deia egiten dugu. Kalitatezko Osakidetza aldarrikatu behar dugu", adierazi dute Argi Gorriakeko kideek.

Mobilizazioaren deitzaileek azaldu dutenez, ondorengoak dira beraien aldarrikapenak: lehen mailako arretaren egoera larria eta ospitaletako arretaren gainkargarekin amaitzea,  lehen egunetik pediatra eta familia medikuen absentzia guztiak ordezkatzea, ginekologia-zerbitzua herrian izatea, proba disgnostikoetan dagoen atzepenagaz amaitzea, pediatraren edo medikuaren arreta azkarra bermatzea, gaixo kritikoentzako anbulantzia medikalizatua, plantillak berehala indartzea eta osakidetzaren aurrekontua handitzea, besteak beste. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!