Gaur, 13:00 inguruan, kamioi eta auto baten arteko istripua gertatu da Elorrion, N-636 errepidean eta Kanpazarrera bidean. Beasainerako noranzkoan gertatu da. Istripuak lau zauritu eragin ditu. Euretako bat suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailutik, Bizkaiko Suhiltzaileek informatu dutenez.
Hasieran errepidea itxita egon da noranzko bietan eta auto pilaketak izan dira. 14:20ean txandakako zirkulazioa jarri dute, Trafiko Zuzendaritzak informatu duenez. 17:40ean errei biak ireki dituzte.