Elorrion, AHTko lanetan, langile batek istripua izan du eta ospitalera eraman dute

Anboto 2022ko abe. 2a, 15:52
Suhiltzaileak Elorrio AHTko obretan, istripua gertatu den tokian (Argazkia: @BomberosIurreta).

Gaur eguerdian gertatu da istripua.

Gaur, 12:30 inguruan, Elorrion AHTko obretako tunel batean lanean zebilen langile batek istripua izan du. Zauritua gizonezko bat da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroan, Ertzaintzak informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!