Aitor Mimenzak Azkoitiko XVII. Herri Lasterketa irabazi du

Anboto 2022ko aza. 28a, 11:31
Aitor Mimenza Azkoitiko helmugara heltzen. (Argazkia: UKT)

Aitor Mimenzak beste garaipen bat lortu zuen zapatuan, Azkoitiko XVII. Herri Lasterketan. Aise gailendu zen Azpeitian bizi den elorriarra, hasieratik bukaerara, eta tarte handia atera zion bigarren sailkatu zen Amets Aranbarri zestoarrari.

Emakumeen Maite Maiora mendaroarra izan zen irabazlea eta Idoia Nogales bigarrena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!