Azaroaren 25ean indarkeria sinbolikoan jarri nahi dute arreta Elorrioko Udalak eta herriko mugimendu feministak. Horretarako egitarau zabala antolatu dute. Horrez gain, indarkeria matxistaren aurkako bandera etxean jarri gura duten herritarrek hilaren 18tik aurrera udaletxean, Iturri Kultur Etxean edo Turismo Bulegoan eskatu ahal izango dutela jakitera eman du udalak.
EGITARAUA
Azaroak 22, martitzena
- 18:00 Hitzaldia eta Bidaia Birtuala: 'Emakumeak krisi klimatikoaren aurrean: Palestinara Begira'. UNRWA Zehar-Euskadi. Iturri Kultur Etxean.
Azaroak 25, barikua
- 18:00 Mobilizazioa 'Elorrion Indarkeria Matxistari Ez'. Herriko plazan
Azaroak 26, zapatua
- 18:00 Antzezlana: 'Bi munduren artean'. Arriola Antzokian.
Azaroak 26, 27 eta 28
- Pelikula: 'Cerdita'