Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, San Roke eta Betsaide kaleen arteko lursaila patinatzeko pista bihurtzeko lanak amaierara iristen ari dira. “Hasierako asmotik gaur arte, parean tokatu diren ailtasunei alternatibak bilatu dizkiegu, eta, azkenean, parkea prest egongo da abendu hasierarako”, azaldu du Idoia Buruaga alkateak prentsa ohar bidez.
Dagoeneko eginda daude pistako aldapak –bainuontziak deitutakoak– eta hormigoia sartzear daude.
Diseinuari dagokionez, gazteekin egindako parte-hartze prozesuan jasotakoak eta adostutakoak txertatu dira. 620 metro karratuko espazioa izango da. “Skate
park honetan gazte guztiek izango dute patinatzeko aukera; izan ere, leku aproposa da hasi-berrientzat, baina baita erakargarria ere maila bateko patinatzaileentzat”, azaldu du alkateak.