Rokodromo berri bat eraikitzea aurrekontu parte hartzaileetako proiektu bozkatuena Elorrion

Anboto 2022ko aza. 3a, 11:02

Proiektu bozkatuenak 90 bozka lortu ditu. 

Aurrekontu parte hartzaileetan herritarrek horrela erabakita Elorrioko Udalak rokodromo berri bat egingo du. Rokodromoa egiteko 50.000 euro bideratuko dituzte. Udaletik jakitera eman dutenez, proiektu hau bozkatuena izan da 90 botorekin. Eta bigarren gelditu da 84 botorekin Berrio eta Aldape artean bide berdea egokitzeko ideia. Hirugarren proiektu bozkatuena (54 bozka) udalerriko eremu jakin batzuetan hiri-altzari berriak jartzeko proiektua izan da. 

Parte-hartzeari dagokionez, hamasei urtetik gorako 398 elorriarrek emandako botoak izan dira baliozkoak. Horietatik 214 emakumeak izan dira, 175 gizon eta pertsona ez bitar bat. Bestetik iritzien erdia baino gehiago online jaso dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!