"Udalak skate parkea egin gura zuen tokian lur kutsatua agertu da, eta orain katak egiten dabiltza skate gunea non egin aztertzeko, horien artean zirkuitua egiten duten lurretan. Beraz, leku gutxiago izan dugu ibilbidea egiteko. Gehienez 800 metroko ibilbidea egiteko aukera genuen eta ziklo-kros probetakoak 2,3 eta 2,7 kilometrora arteko zirkuituak izaten dira", adierazi du. Hala ere, aurtengoa "parentesi" bat dela adierazi du, hurrengo urtean berriro bueltatzeko asmoa dutela. "Ikusiko dugu skate parkeak ibilbideari eragiten dion eta hurrengo urtera begira apur bat moldatu behar dugun ala ez", dio Gorostizak.
Ziklo-krosa ez antolatzea azken orduko erabakia izan da. Aurtengo aldia "prest" zutenez, Euskadiko federazioagaz berba egin eta Ortuellako probara eraman zuten Elorrion erabiltzekoa zen azpiegitura osoa. Han lehiatu zen proba, orain asteburu bi.