Herritar guztientzat atsegina izan asmoz, Elorrio Lagunkoia proiektua jarri du martxan Elorrioko Udalak. Proiektuari hasiera 2021ean eman zion Elorrioko Udalak, baina pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan zuten. Orain baina, dena prest dute eta eguenean aurkeztuko dute, 18:00etan Iturri Kultur Etxean.
Proiektua 60 urtetik gorako biztanleei zuzenduta dago. Etaoiektuaren asmoa parte hartzaileen ikuspegitik Elorriorako hobekuntzak bideratzea da. "Programan parte hartu nahi duten guztiak daude gonbidatuta aurkezpenera", esan dute udaletik.
Udaletik jakitera eman dutenez, parte hartzaileek udalerriaren diagnostikoa egingo dute, metodologia eta tresna aurreratuak erabiliz. Eta ondoren, informazio horrekin, herrian hobekuntzak ezartzeko ekintza-plana sortuko dute. Behin hori izanda, etengabeko ebaluazio eta hobekuntza sistema bat diseinatuko dute.