Bakardadean dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzeko Herrizaintza proiektua aurkeztuko dute Elorrion

Anboto 2022ko urr. 17a, 12:30

Bihar, urriak 18, egingo dute aurkezpena Iturri Kultur Etxean, 18:30ean. 

Elorrioko Udalak, askotariko eragile sozialekin elkarlanean, sare komunitario bat eratu nahi du Herrizaintza proiektuaren bidez, behartutako bakardadearen ondorioak leundu eta arrisku egoerak saihesten laguntzeko. 

Gura gabeko bakardadeak eragin suntsitzailea izan ahal du osasunean, pertsonen ongizatean eta bizi-kalitatean, batez ere adineko pertsonengan. 

Herrizaintza komunitatean herritar guztiek hartu dezakete parte proiektuan, erabiltzaile gisa zein boluntario moduan. Erabiltzaile izan daitezke, bakarrik zein adineko edota dependentzia egoeran dagoen pertsona batekin bizi, eta bakarrik sentitzen diren elorriarrak, edo harreman pertsonalak aberastea nahi dutenak. Proiektuan parte hartu gura duenak 688 655 461 telefono zenbakira deitu edo herrizaintza@elorrio.eus helbidera idatz dezake. 

Bestalde, udaletik jakitera eman dute, proiektua aurrera eramateko, Elorrioko Udalak auzotar, saltoki, farmazia, boluntario, entitate eta ekipamenduekin egiten du lan, herria giza komunitate bihurtzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!