Elorrioko Udalak %1,5 igoko ditu udal tasak eta zergak datorren urtean

Anboto 2022ko urr. 12a, 10:05

Neurri hau 2023ko urtarrilean sartuko da indarrean. 

Elorrioko Udalak, EH Bilduren eta Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemosen aldeko botoekin eta EAJren kontrako bozkarekin 2023ko ordenantza fiskalak %1,5 igotzea onartu dute. "Badakigu ez dela neurri popularra, baina beharrezkotzat jotzen dugu herritarrei kalitatezko zerbitzu eta prestazio publikoak ematen jarraitzeko. Igoera hori, benetako ondorioetan, askotan zentimo batekoa baino ez da izango, baina, oro har, gure udalerriaren beharrrei erantzuten jarraitzen lagunduko digu", azaldu du Idoia Buruaga alkateak. 

Hobariei dagokionez, %95eko hobaria jasotzen du eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemen instalazioen alde. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!