Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, San Joseko skate parka eraikitzeko eremuan lurzoru kutsatua dago, eta ondorioz, obrak gelditu egin behar izan dituzte. "Espero ez genuen eragozpena da, baina dagoeneko bideratu dugu, eta aste honen amaieran ekingo zaie berriro lanei. Orain, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideen zain gauden bitartean, ikertuko dugu nork, noiz eta noren baimenarekin egin zuen betelana galdaketako hondakinekin udal lurzoruan", adierazi du Idoia Buruaga alkateak.
Bestalde, udaletik azaldu dutenez lurzoru kutsatua aurkitu dutenean, obrak gelditu egin dituzte eta proiektua berriro planteatu, skate park-a inguruko leku batean eraiki ahal izateko. "Skate parkearen proiektua metro batzuk beherago gauzatuko da, kutsatu gabeko lurzoruan", bukatu du alkateak.