Elorrioko Udalak industria-ondareari buruzko 'Harria eta taladrina' aldizkariaren bigarren alea argitaratu berri du. Udaletik jakitera eman dutenez, argitaratu berri duten kapituluaren izenburua 'Bizi eta habitatu. Industria-ondarearen beste aurpegia' da, eta bertan Elorrioko langileen etxebizitzak eta Elorriorentzat herrialdeko lantegi-gune garrantzitsuenetako bat bihurtzea zer izan den ageri dira, besteak beste.
Asteon banatuko duten aldizkarian herritarren zuzeneko testigantzak, ikerketa-lanak, argazki-galeriak eta hainbat bitxikeri ageri dira, besteak beste.