"Elorrion pediatrarik barik gaude askotan, eta inguruko osasun zentroetara bidaltzen gaituzte: Atxondora, Abadiñora edo Berrizera", azaldu dute Idoia Solanak eta Saray De Diosek.
Egoera horri amaiera emateko asmoz, Elorrioko zenbait guraso sinadurak batzen hasi da, eta dagoeneko 300 baino gehiago jaso dituzte. Datozen egunetan ere sinadurak batzen jarraituko dutela adierazi dute. Herriko eskoletan, dendetan eta tabernetan batuko dituzte, besteak beste.
Sinadurak batzeaz gainera, elkarretaratzea ere egingo dute. Urriaren 21ean izango da, 18:00etan, Elorrioko udaletxe aurrean.
Argi Gorriak, salaketa
Bestalde, Elorrioko Argi Gorriak elkarteak salatu du azken asteetan egoera "jasangaitza" bizitzen dabiltzala herriko osasun zentroan, "mediku falta dela eta". "Osakidetzako murrizketek langileei eta erabiltzaileei eragiten diete, eta gure osasun publikoaren zerbitzuek klinika pribatuen interesei erantzuten diete apurka", salatu dute.